BISITA GAITZAZU: www.kanpazar.net

2016-05-31

UKITU MARIGORRINGOAK

Jolas honekin saguarekin praktikatu daiteke. Egin klik marigorringoen gainean eta nola mugitzen diren ikusiko duzue.


2016-05-12

ARGITXO, ERLEAK ETA EZTIA

Argitxok Evaren klasean ezusteko handia utzi zigun. Berak bazekien Udaberria gaia lantzen ari ginela eta ume batzuek zer zen eztia ez zekitela. Jazinta erletxoak prestatzen duen jaki gozoa dasta genezan, eztia eta ogia ekarri zizkigun. Geletan mustatzen hasi ginen eta patioan ere jarraitu genuen, ezin gozoago zegoen eta!










 Gero pasabidea apaintzeko geure erlauntzak egin genituen. Ikusi zer politak diren!!!





2016-05-11

HORMIRUDI KOOPERATIBOA

Egun hauetan "Udaberria" hormirudia egiten aritu gara. Hormirudiak 4 atal nagusi zituen: eguzkia. belarra, zerua eta loreak. 

Zairak eguzkia egingo zutenei uztai batekin egiteko ideia eman zien.
















Batzuk belarra margozteaz arduratu ziren.

Beste batzuek loreak egin zituzten.


Beste batzuek gogor ekin zioten zerua margozteari.




Eguzkiaren zirkulua egin ostean, horiz margotu zuten.




Emaitza.....
..... ezin hobea!





2016-05-06

Lurraren eguna

Lurraren eguna ospatzeko La Florida parkera joan ginen, udaberria gaia lantzen ari ginela aprobetxatuz.
Hor umeek lore mota desberdinak hartu zituzten eta ingurumenaren zaintzaren garrantziaz ohartu ziren.




Os dejamos unas fotos en el parque de La Florida en el día de la Tierra.

2016-05-03

GAUR ARGITXO ETORRI DA

Nahiz eta, gurekin, oso pozik ez egon opariak ekarri dizkigu.







Argitxo pozik egotea nahi baldin baduzue, ez ahaztu: EUSKERAZ hitz egin beti, beti, beti eta leku guztietan.

2016-05-02

NIRE UMEEN SORPRESA

Hau sorpresa pasa den astean hartu nuena! Lau urteko ume guztiak ni bisitatzera etorri ziren eta oso kanta polita abestu zidaten. Nire etxeko leihotik entzun nuen poz- pozik eta argazkiak atera nituen une hori betiko gelditzeko.




 
MILA ESKER ! ASKO MAITE ZAITUZTET!


Horretaz aparte, beste egun batean mezulari batek oparitxo bat eman zidan: oso marrazki polita!



 Eskerrik asko, Maider! Zure marrazkia izugarri gustatu zait.