BISITA GAITZAZU: www.kanpazar.net

Mostrando entradas con la etiqueta 5 urte. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 5 urte. Mostrar todas las entradas

2023-11-18

ARIMEN GAUA

Gau Beltza hurbiltzen zenez, bost urteko ikasleok gure beldurrak landu genituen: identifikatzen, margozten, nola uxatu ikasten… oso gustora ibili ginen ipuinak, olerkiak, hitz magikoak, abestiak eta dantzak ikasten. 

Amaieran eskolan gau beltza ospatu genuen gure beldurrei agur esanez eta lurperatuz. 






2021-02-26

EUSKAL MITOLOGIA

Lehengo hiruhilekoan 5 urteko umeek Mitologia  landu zuten. Gaia bera oso motibagarria da, misterioak eta beldurrak elkartzen direnean gure barnean sortarazten dituzten emozioengatik.

Behean ikus dezakezuen ekoizpena oso ikusgarria dela badakit, baina bere atzean tutoreak egindako lana goraipatu nahi dut, klasean egindako lana egon ezean nire lana ezinezkoa litzetekeelako.

Azkenik, protagonistak goretsi nahi ditut,  beren zirrara  transmititu didaten eragatik eta gure esfortsua merezi duela sentiarazteagatik.


2020-11-14

EGUZKILOREA

EGUZKILOREA

Mitologia gaia lantzen ari gara eta Eguzkilorearen elezaharra ezagutu dugu.
Elezaharraren arabera, bizitzaren hasieran, Lurra ilunpean zegoen garaian alegia, gizakiek erreguka eskatu zioten Ama Lurrari mehatxatzen zituzten espiritu eta numen gaiztoen kontra borroka egiten lagun ziezaien.
Ama Lurrak Eguzki-lore sortu zuen. Gauez beren bizitokietatik ez ateratzeko eskatu zien gizakiei, eta beren etxeetako atean eguzki loreak jartzeko esan zien, haiek babestuko baitzituzten gaizkiaren aurrean. Orduz geroztik, gizakiek Ama Lurrak esandakoa bete zuten eta ez zuten gaizkiaren kalterik izan berriro.

Kondaira ezagutu ostean, eskulan bat egin dugu eta orain eguzkilore bat egiteko egindako pausuak liburu honetan azaltzen ditut.


EGUZKILOREA


Estamos trabajando la Mitología en clase y hemos conocido la leyenda del Eguzkilore. Cuenta la leyenda que al inicio de los tiempo, cuando los hombres comenzaron a poblar la tierra, no existían ni sol ni luna y se encontraban inmersos en una gran oscuridad,  asustados por numerosas criaturas, como dragones, brujas, genios, espíritus malos... 
Y fue entonces cuando Amalur (la  Madre Tierra) para ayudarlos, creó una flor tan hermosa que, al verla los seres de la noche creerían que era el propio Eguzki (Sol) y huirían aterrados. Esa flor es Eguzkilore (flor del Sol) y hasta hoy, es el símbolo de protección que defiende los hogares vascos de los malos espíritus, los brujos, los genios de la enfermedad, las tempestades, los rayos y demás enemigos del hombre.
Después de conocer esta leyenda hemos hecho un Eguzkilore y en este libro explico los pasos que hay que seguir para realizarlo.

 

2019-10-20

OPORRAK

5 urteko umeek udako oporrak kontatu dituzte. Egun horretan Hodeik bere amak ekarri zuen eta gurekin oso mementu atsegina partekatu zuten.
Eskerrik asko, Letizia eta Hodei.



2019-10-18

5 URTEKOEN GELAN


Gaur 5 urteko umeekin egon naiz eta bi neska blogean idazten animatu egin dira.
Bai ausartak!!! 
Hona hemen egindakoa.

NAHIAREN MARRAKIKA

KAMPAZANM EGITEN DITUGU MARRAKI POLITAK. NI NAHIA ETA BEKO MARRASKIAK NEKU EGIN DITUT.


UAZEA

NI IZARO NAIZ. OSTOEIN IMELETA ETA ORTOA EIN ITUT


2019-06-21

2018-06-22

MARI TXIPI

5 urtekoak 3 urtekoen klasera joan dira "Mari Txipi"  jolasa irakastera.
Ezin hobeto pasatu dute!!!


2018-03-21

INDIARREN JOLASA

Argitxok altxorraren bila joateko gonbit egin zien 5 urtekoei.
Indiarrez jantzita eta froga guztiak gaindituta "TOPATU DUGU" JAO.

  Eskerrik asko ARGITXO









2017-12-23

JOSTAILUAK GUZTIONAK

5 urteko geletan, umeek jostailuen argazkiak komentatu zituzten eta erabaki zuten jostailuak ez direla ez neskenak ezta mutilenak ere, guztiak jolas daitezkeela nahi dutenarekin. Eta mezu hori adierazteko horma-irudi bat egin zuten.

5 urteko andereñoak



2017-05-22

Zetarra tximeleta bihurtu da

Bost urteko umeek, gelan,  zetarrak izan ditugu. Ostiralean gure gelan lehengo tximeleta jaio zen eta hiru urteko ume batzuk enteratu zirenean, ikusteko baimena eskatu ziguten.Baietz esan genienez, berehala igo ziren eta guk prozesu osoa azaldu genien. 
Bai haiek, bai gu  oso pozik egon ginen eta zuekin konpartitu nahi ditugu ateratako argazki batzuk hemen jarriz.



 





2017-05-15

GOIURIKO UR-JAUZIA

KAIXO  LAGUNAK,  NI GOIURI NAIZ ETA ASTE BURUAN GOIURIKO UR-JAUZIAN EGON NAIZ.


UR-JAUZIA GOIURIN DAGO, GORBEIA PARKEAN.


NI BERDIN DEITZEN NAIZ ETA ASKOTAN JOAN NAIZ.
GUZTATZEN ZAIZUE?



2017-05-14

PINTARROJA

pintarroja tiburon txiki bat da
bere azala oso gogorra da 
ez dauka espina eta hezurrak

Zaira