BISITA GAITZAZU: www.kanpazar.net

Mostrando entradas con la etiqueta jostailuak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta jostailuak. Mostrar todas las entradas

2019-02-08

Jostailuak sortzen

Jostailuen gaia landu dugunez, birziklatzeko materiala erabiltzea erabaki dugu jostailu berri bat sortzeko. Batzuek gozoki musikala egin dugu eta beste batzuek, berriz, maraka, largabista edo primatikoak.


Etxean egin nahi baduzue, materiala hauek behar izango duzue:




Oso gustura egon gara lanean eta oso lan politak egin ditugu.






Jostailuak apaindu ondoren,  guztiok musika jotzera! 








2017-12-23

JOSTAILUAK GUZTIONAK

5 urteko geletan, umeek jostailuen argazkiak komentatu zituzten eta erabaki zuten jostailuak ez direla ez neskenak ezta mutilenak ere, guztiak jolas daitezkeela nahi dutenarekin. Eta mezu hori adierazteko horma-irudi bat egin zuten.

5 urteko andereñoak



2015-01-12

JOSTAILUAK

Kaixo gurasoak:

Orain landuko dugun gaia jostailuak izango da, horretarako zuen laguntza eskatzen dugu. Umeek eskolara gustuko jostailu bat ekarri behar dute lagunei erakusteko eta aldi berean uzteko. Jostailuak etxera itzuliko dira. Ez dizuegu esan behar zein jostailu mota ekarri behar duten, baina badazpada gogoraziko dizuegu: pilarik gabekoa, ez oso handia, ezta oso txikia ere, eta jakin apurtu daitekeela. Joslailuek izena markatuta izan behar dute.

Eskerrik asko

ANDEREÑOAK





Hola:
 Durante unos días vamos a tratar el tema de los juguetes y para ello necesitamos vuestra colaboración. Los niños y las niñas tienen que traer un juguete para enseñarlo y compartilo con el resto de la clase. Los juguetes solo van a estar en las aulas durante un tiempo. Nos os tenemos que decir cómo tienen que ser los juguetes, pero por si acaso os lo recordamos: sin pilas, ni muy grandes ni muy pequeños, y que si se rompe no importe. Los juguetes tienen que estar marcados con el nombre.


Agradecemos vuestra colaboración 

2013-01-25

Senegaleko danborra

Jostailu eta jolasen gaia lantzen ari garela aprobetxatuz,  birziklatzeko materiala erabili dugu bakoitzak bere  jostailua egiteko (Senegaleko danborra).

Horrelakoren bat egin nahi baduzue hurrengo materiala beharko duzue:

- Gaztatxo kutxa bat (kartoizkoa)
- Egurrezko makilatxoa
- Soka zati bat
- Egurrezko bi bolatxo
- Lekeda
- Zeloa
- Koloretako itsasteko zinta
- Apaintzeko bi marrazki
- Errotulkiak
- Artaziak


Egiteko pauso hauek jarraitu behar dituzue:

 1.- Gaztatxo kutxan hiru arraildura egin,  batean makiltxoa eta
 beste bietan soka sartzeko eta gero zeloarekin ondo itsatsi,  ez mugitzeko.







2.- Behin soka kokatu ondoren bi muturretan egurrezko
 bolatxoak ipini korapilo baten bidez. Geroago, kutxa 
itxi estalkiarekin.






3.- Kutxa ondo itxita  eta apainduta geratzeko ingurutik koloretako itsasteko zinta ipini.






4.- Danborra apaintzeko marrazkiak ondo margotu, moztu eta itsatsi bi aldeetan. 



5.- Makilan izena idatzi eta... amaituta dago!

                                 








ORAIN... 


 GUZTIOK  


 DANBORRA   JOTZERA  !



























2012-02-10

5 urtekoak eta jostailuak

"Kirolak, jolasak eta jostailuak" gaia landu dugun azkena izan da. Kirolekin hasi ginenean Olinpiadei buruzko informazioa landu genuen.
Gero hainbat jolas landu genituen. Gaiarekin amaitzeko birziklatutako materialak erabiliz ume bakoitzak nahi izan zuen jostailua egin zuen et etxera eraman zuten. Hemen haien ekoizpenak ikusi ditzakezue.



Dentro del tema "Deportes, juegos y juguetes" se han trabajado las Olimpiadas, los juegos y los niños han fabricado sus propios juguetes a partir de material de desecho.