BISITA GAITZAZU: www.kanpazar.net

2013-12-18

Olentzero rokeroa

2 urteko gelan martxa handia dago!!!!!!! Ikusi nahi duzue? Hona hemen gure Olentzero rokeroa.


2013-12-16

ZORIONAK

2 urteko laguntzaileek eta andereñook  jai zoriontsuak igaro ditzazuela opa dizuegu.



2013-12-13

GABONAK HELDU DIRA

Eskolan Gabon giroan murgilduta gaude: apaingarriak, opariak, abestiak, ilusioa... Guri, 2 urtekooi, Olentzero eta guzti etorri zaigu.


KANPOAN HOTZ,
BARRUAN BERO.
HEMEN DUZUE...


2013-12-11

ZORIONAK

Gure blogek 3 urte bete dituzte. Eskerrik asko guztioi!!!!


Frutatxo jauna

Gaur egun berezia izan dugu 1. mailako batzuek bisita egin digutelako  eta 6.mailako Paula eta Ainara frutaren garrantziaz hitz egitera etorri zaizkigulako. Kontatu digutena oso interesgarria izan da eta ez ahazteko marrazki bat egin digute. Makinistak horman itsasteko ardura hartu du.



2013-12-09

InfantilApps

Crea y aprende con Laura: InfantilApps: InfantilApps es un proyecto cuya finalidad principal es la creación de recursos interactivos aplicables en el ámbito de la educación i...

2013-12-04

Ezusteko bisita!!!

Gaur oso bisita atsegina izan dugu. Gure ikasle ohiek Oskarrek konposaturiko abestia kantatu digute, Euskararen egunerako ederki prestatu baitzuten. Txirulariak eta guzti ekarri dituzte. Gure umeek adi adi entzun dute.



2013-12-01

Divorcio e hijos. Guías y recursos

Banaketa dagoenean, gure semaalabak minduta ez ateratzea zaila izaten da. Hemen oso dokumentu interesgarriak uzten dizkizuet, ondo irakurtzeko eta ondo pentsatzeko.
Baliogarriak direlakoan...

Divorcio e hijos. Guías y recursos

2013-11-19

Argitxoren kanpaina





ARGITXOREN KANPAINA


Egun hauetan Argitxoren kanpaina ospatzen ari gara. Argitxo iratxoa, magikoa denez, eskolatik eta etxeetatik ibiltzen da,baina ezin dugu ikusi. Dena den, batzuetan, bere aztarnak geratzen dira eta horrela badakigu hemendik ibili dela.
Umeek euskaraz hitz egiten badute, poz-pozik jartzen da ete noizbehinka gutun bat edo oparitxo bat uzten digu.







Estos días estamos celebrando la campaña de Argitxo. Como Argitxo es un duende mágico, puede andar por la escuela y las casas sin que le veamos. Así todo, de vez en cuando quedan sus huellas y así sabemos que ha andado por aquí.

Si los niños y niñas hablan euskera, se pone muy contento y de vez en cuando nos deja una carta o un regalo.

 4 urteko tutoreak

1- Elkarrekin abesten







   
2- Argitxoren kanta abesten
  


3- Nor dabil kanpoan?
  
4- Ea korro bat egiten dugun!

5- Argitxoren gutuna irakurtzen


6-Oparia  ikusi dugu!


7-Makinistak oparia zabaltzen

8- Gailetak dira!
 
9- Opari besteei erakusten

10- Geletara gutuna irakurtzera

11- Denok gelara. Zein pozik gauden!

 
5 urtekoek ere Argitxo entzun dute.

Zein urduri dauden denak.













Geletara bueltatu behar...

2013-11-11

2013-11-10

UDAZKENA KOLORETAN

loretxo: UDAZKENA KOLORETAN: Uda bero baten ondoren udazkenaren haize freskoa. Negu ilun baten aurretik  baditugu KOLORE MORDOA ; host...

2013-09-19

Egokitze aldia/ Período de adaptación

Egun hauetan negarrak baino gehiago izan dugu 2 urteko gelan. Ikusi zer pozik dauden umeak eta barkatu argazkiek ez dutelako kalitate handia.


 

Ha habido más que llantos estos días.

Hatzamarra xurgatzea/ Chuparse el dedo.

Pasa den egunean ama batek honetaz galdetu zidan eta artikulu honek lagunduko diolakoan....

Hatzamarra xurgatzea/ Chuparse el dedo. Consumer

Consejos para madres y padres: Ayudar a que el niño o niña no se chupe el dedo. 

2013-09-12

Tomateak

Kaixo, lagunak. Zelan hasi zarete? Ni oso emozionatuta eta badakizue zergatik? Gogoratzen zarete Andrearen amak tomate landareak ekarri zizkigula? Nire ikasle maiteek, Begok eta nik oso ondo zaindu genituen eta udan etxera ekarri nituen. Pasa den astean loreak atera eta lehenengo tomatetetxo atera egin zait. Hau gozoa! Ikusi, ikusi....

2013-08-08

2013-06-24

AREITZ SOROA

EGUN ZORAGARRIA KURTSOA AMAITZEKO


                                                                                                                                                                                                                
                                                 OGIA EGITEN ANTZINAKO LABEAN
                 

               
           
                                                                             

                                                                   ANIMALIAK ZAINDU DITUGU



                                   


                               

                 SAGAR ZUKUA EGINDA GAURKO LANA AMAITU ZAIGU

2013-05-27

Lanbideak

"Lanbideak" gaiarekin amaitu egin dugu eta umeek hormirudia osatu dute. Honen azalpena uzten dizuet.

2013-05-24

Sagu kaskarina

Gure ikasleak gero eta nagusiagoak  eta gero eta artista handiagoak dira. Fijatu zaitezte nola hobetu duten eta zein ondo hitz egiten duten.


2013-05-03

Lanbideak- Las profesiones

 "Lanbideak" gaiarekin hasi gara eta argazkietan oso entreteniturik egon garela ikus dezakezue. Sarrera hau aprobetxatu nahi dut zuei mesede bat eskatzeko: azaldu zuen semealabei zeintzuk diren zuen lanbideak, zer lana egiten duzuen eta zein tresna erabiltzen duzuen. Eskerrik asko.






Hemos empezado con el tema "Las profesiones", así que os pido que les expliquéis en qué consiste vuestro trabajo y qué herramientas usáis.

2013-04-23

Nubaris

Klasean Nuba eta bere lagunekin jolasten gara. Orain etxean ere primeran pasatuko duzue!!!

2013-04-10

3 txerrikumeak

Gurere ikasle maiteekin bideo hau prestatu dugu. 3 urte besterik ez dutela gogorarazi nahi dizuet. 3 urte, baina jadanik zer artista handiak diren ikusten da.

2013-03-23

Aplikazioak

Ineverycrean hau aurkitu dut, gure umeentzat apps-ik hoberenak biltzen dituen web orria. Lagungarriagoa izateko, deskribapen txiki bat ere gehitu dute. Apps zalea bazara, bisitatu.
De la mano de Ineverycrea os presento a Frikids la web que se dedica a recopilar las mejores apps para nuestros niños. Además aportan una descripción de cada una de ellas.
Si os interesan las apps no dudes en visitar esta web.


2013-03-17

TIK TAK

2 urteko umeek ikasi dutenaren berri eman nahi digute eta "Tik Tak, erlojua" olerkia antzeztu dute.Ikusi, ikusi!!

2013-03-14

Itsasontzia gure panpinentzat

"Actividades infantil" blogean hau ikusi dut eta oso bitxi deritzot. Berziklatzeaz gain, primeran pasatuko dute bainontzian!!


2013-03-12

3 urteko umeek egindako igluak

Hiru urteko umeok munduko etxeak landu ditugu, horrexegatik jantokian jandako yogurt ontziak aprobetxatuz igluak egin ditugu.




2013-03-09

Etxe motak

3 urtekoek "Etxea" gaia landu dutenez, ikasitakoaren laburpen bat prestatu digute.




Os dejo este vídeo que he hecho con los de tres  años. Algunos sólo verán unos niños y niñas preciosos en un vídeo de 2 minutos. Otros, verán el trabajo de profesionales que todavía nos levantamos con una sonrisa para ir al trabajo, que seguimos pensando cómo motivar a nuestros alumnos, que queremos hacer  cosas diferentes, que pensamos todo eso fuera del horario, a pesar de que no se nos valore, a pesar de que nuestro sueldo sea cada día más bajo y a pesar de los recortes y a pesar de... 
A todos esos, eskerrik asko.

.

2013-03-04

3 urtekoak eta Agenda 21

Agenda 21en inguruan, Haur Hezkuntzan elikadura osasungarria lantzen ari gara. Horretaz hitz egiteko asteartean Soraya, honetaz asko dakien gure klaseko ama bat, etorri zitzaigun . Berak baratze ekologiko bat dauka. Argazki batzuk ekarri zituen eta fruta eta barazkiak jatearen garrantziaz hit egin zigun. Umeek bere azalpen guztiak adi entzun zituzten eta atsedenaldian gustura frutak jan zituzten, guztiok handi handiak izan nahi zutelako.


Soraya nos cuenta... "Es importante que observemos la gran variedad de verduras y frutas que la tierra nos ofrece. Todos conocemos los productos básicos pero yo animo a los papás y a las mamás que den un paso más y se interesen por descubrir productos de nuestra tierra menos comunes en el día a día pero muy nutritivos. De esta forma tendremos más opciones para ofrecerles a nuestros hijos, siempre deseosos por descubrir algo nuevo. Aportar imaginación a nuestros platos a la hora de comer les animará a probar y experimentar."
  • Frutas: Arándanos, frambuesas, grosellas (aportan una gran cantidad de antioxidantes) comer toda la fruta, entre horas o antes de las comidas es la opción correcta para que nuestro organismo absorba todas sus propiedades y aseguremos una buena digestión. 
  • Verduras: Remolacha roja (propiedades anticancerígenas y rica en hierro) tanto su raíz como sus hojas son comestibles, aunque mucha gente no lo sabe ¡No tires las hojas de la remolacha! Éstas se pueden añadir a las ensaladas en crudo y a los purés en pequeñas cantidades para no amargar el sabor.

 

2013-02-22

Banana jauna


Dakizuenez Kanpazar eskola Agenda 21 proiektuan murgilduta dago eta ikasturte honetan zehar elikadura jasangarria landuko dugu. 3 urteko umeek frutaren garrantziaz jabetzeko, bisita atsegina izan zuten. Banana jauna bera etorri zen eta guztiontzako bananak ekarri zituen. Datorren astean beste bisita bat izango dugu, baina nor izango ote da? Momentuz Banana jaunarekiko argazkiak, leloa eta abestia uzten dizkizuet eta amaitzeko zuen baimena eskatzen dizuet mezu hau uzteko. Gentza, eskerrik asko laguntzagatik, zu eta zure anaia seme bikainak zarete.

BANANA, LARANJA,
SAGARRA ETA MADARI,
OSASUNTSU EGOTEKO 
FRUTA UGARI



Este año trabajamos la alimentación sostenible en el proyecto de Agenda 21. Los niños y niñas de 3 años recibieron la visita sorpresa de Banana jauna, que nos habló de la importancia de la fruta y nos trajo plátanos para todos. Arriba os dejo el eslogan que vamos a trabajar. La semana próxima tendremos otra visita. ¿Quién será? Sorpresa.

2013-02-03

2013-01-29

Munduko umeak

Lehengo hiruhilekoan 5 urteko umeok Lur planearen kontinenteak landu ditugu. Kontinente bakoitzeko herrialde bana ezagutu eta horko ohiturak, etxeak, elikagaiak, hizkuntza, animaliak eta abar ikasi egin ditugu.
Hori ez ezik, munduan zehar gu bezalako umeak aurkitu ditugu.




Durante el primer trimestre,  en 5 años hemos trabajado los continentes, estudiando un país de cada uno, alimentos típicos, idioma, tipos de vivienda, animales, costumbres....
Además hemos encontrado niños y niñas como nosotros.


2013-01-25

Senegaleko danborra

Jostailu eta jolasen gaia lantzen ari garela aprobetxatuz,  birziklatzeko materiala erabili dugu bakoitzak bere  jostailua egiteko (Senegaleko danborra).

Horrelakoren bat egin nahi baduzue hurrengo materiala beharko duzue:

- Gaztatxo kutxa bat (kartoizkoa)
- Egurrezko makilatxoa
- Soka zati bat
- Egurrezko bi bolatxo
- Lekeda
- Zeloa
- Koloretako itsasteko zinta
- Apaintzeko bi marrazki
- Errotulkiak
- Artaziak


Egiteko pauso hauek jarraitu behar dituzue:

 1.- Gaztatxo kutxan hiru arraildura egin,  batean makiltxoa eta
 beste bietan soka sartzeko eta gero zeloarekin ondo itsatsi,  ez mugitzeko.







2.- Behin soka kokatu ondoren bi muturretan egurrezko
 bolatxoak ipini korapilo baten bidez. Geroago, kutxa 
itxi estalkiarekin.






3.- Kutxa ondo itxita  eta apainduta geratzeko ingurutik koloretako itsasteko zinta ipini.






4.- Danborra apaintzeko marrazkiak ondo margotu, moztu eta itsatsi bi aldeetan. 



5.- Makilan izena idatzi eta... amaituta dago!

                                 








ORAIN... 


 GUZTIOK  


 DANBORRA   JOTZERA  !