BISITA GAITZAZU: www.kanpazar.net

2016-12-27

GABONETAKO ARGAZKIAK

Egun hauetan ateratako argazkiekin bideoa egin nahi nuen baina ez dakit egindo dudan, beraz , itxaroten duzuen bitartean,  eserita espero dut, argazkiak deskargatzeko aukera izango duzue irudiaren gainean sakatuz.

URTE BERRI ON!!!




  Mientras veo si saco tiempo para hacer un vídeo con las fotos, que no sé yooo, os dejo un link donde podéis descargarlas. Sólo tenéis que hacer clic sobre la imagen. 

 ¡FELIZ AÑO NUEVO!

ZORIONAK




2016-12-19

TXIMIPARK

Ostegunean Santutxuko Tximiparkera joan ginen. Umeek eta andereñook primeran pasatu genuen. 
Argazkian sakatuz gero, ikusi eta deskargatu ahal izango dituzue.



Si hacéis clic sobre la foto, podréis ver y descargar las demás.

2016-12-16

HAU GOZOA!!!

Gaur Aimarrek gabonetako zuhaitza ekarri digu, baina ez eskola apaintzeko, guk jateko baizik.

 
eta... nola zegoen?




2016-12-03

Blogaren urtebetetzea

Gaur blogak 6 urte betetzen ditu. Urtero bezala guztioi zuen parte hartzea eskertu nahi dizuet.
Eskerrik asko hor egoteagatik.





2016-11-27

AZAROAK 25

Azaroak 25 dela eta, pasa den astean bitartean jarduera batzuk burutu genituen. Udaletik emakume baten silueta kometaz betetzea proposatu ziguten eta horretan ibili ginen.  5 urteko umeekin  "STOP JOTZEARI, IZAN AUSARTA" lelopean, indarkeria ez dugula onartu behar  landu dugu, edonorenganako, haiek hobeto ulertzen zutelako. 
Ostiralean silueta gure sarreran kokatu genuen eta kometa handi bat txoko berdean.
Argazkiak ikusteko esteka  uzten dizuet, prozedura ikus dezazuen.

Azaroak 25

2016-11-25

AZAROAK 25

Hara! Kalakaria eta berritsua den blogera naizen hau hitzik gabe geratu da. Espero dut goizean klasean sentitu dudana ondo azaldu ahal izatea. 
Gaur, azaroak 25, errebindikazio eguna da, baina beste aldetik baloreak lantzeko eguna ere bada. 
Indarkeriari borroka irabazteko hazi batzuk landatu behar ditugu: tolerantzia eta errespetoa, besteak beste. Horixe saiatu naiz eta horregatik gaur oso bisita berezia jaso dugu. Mariví Córdoba etorri zaigu eta entrebista txikia egin diogu. Entrebista aurrera zihoala, berarekiko eta umeekiko  kimika handitu egin da eta oso arrakastatsua izan da.
Amaitzeko nire ikasleekin oso harro nagoela esan behar dizuet, ederto baino hobeto portatu direlako, zintzo eta maitekor egon direlako..... Gonbidatuenari buruz.... zer konta diezazueket? Harrotasunez nire ahizpa dela.





2016-11-16

PELUTXE PROIEKTUA

"Pelutxe" proiektuan parte hartuko dugu eta panpina berria jaso dugu (opari berezia pertsona berezi baten partez). Maribi izena jarri diogu eta askotan etxera eramango dugu. Laster berri gehiago izango duzue.



Ésta es la muñeca que usaremos en el proyecto pelutxe. Pronto recibiréis más noticias.


2016-11-14

6.MAILAKOEN ANTZERKIA

Ostiralean 6. mailako ikasleek antzerki batera gonbidatu gintuzten. Antzezlana , "Zein kolore duzu gustuko?" izena daukana, Arantza andereñoarekin tailerretan prestatu zuten. Primeran egin zuten eta gure ikasleak adi adi egon ziren.

ZORIONAK!







UDAZKENA

Udazkenari ongi etorria emateko 3 urteko umeek  pasabidea hornitu dugu.






2016-10-19

Gure gustuko ipuinak

Nire gelako umeak azken egunetan haien gustuko ipuinak aukeratu ondoren,  marrazkiak egin dituzte.
Begira ze irudigile onak diren!



2016-10-16

EZETZ ASMATU!

Aialak eta Zigorrek asmakizun hau grabatu digute. Ezetz jakin nor den. Baldin badakizue, idatzi zuen erantzuna iruzkin batean.


 
Si sabéis la solución a esta adivinanza, escribidla en un comentario.

2016-10-05

EGUZKILOREA

"Euskal mitologia" gaiarekin hasi garenez, etxean ikus dezakezuen bideoa eskeintzen dizuegu.


 

2016-09-15

ONGI ETORRI ESKOLARA


Udako oporrak amaitu egin dira eta oso pozik bueltatu gara eskolara. Lehenengo egunetik jotake ibili gara: marrazten, plastilina egiten, puzzleekin eta mahai jokoekin jolasten, ordenadorearekin lan egiten, lagunekin jolasten,....



 
 

 

 





ONGI  ETORRI  ESKOLARA!


2016-09-05

ZIZTATU BURBUILAK

Jolas honetan txikienek itsasoko animaliak aurkituko dituzte, baldin eta burbuila guztiak ziztatzen badituzte, noski.