BISITA GAITZAZU: www.kanpazar.net

2016-11-25

AZAROAK 25

Hara! Kalakaria eta berritsua den blogera naizen hau hitzik gabe geratu da. Espero dut goizean klasean sentitu dudana ondo azaldu ahal izatea. 
Gaur, azaroak 25, errebindikazio eguna da, baina beste aldetik baloreak lantzeko eguna ere bada. 
Indarkeriari borroka irabazteko hazi batzuk landatu behar ditugu: tolerantzia eta errespetoa, besteak beste. Horixe saiatu naiz eta horregatik gaur oso bisita berezia jaso dugu. Mariví Córdoba etorri zaigu eta entrebista txikia egin diogu. Entrebista aurrera zihoala, berarekiko eta umeekiko  kimika handitu egin da eta oso arrakastatsua izan da.
Amaitzeko nire ikasleekin oso harro nagoela esan behar dizuet, ederto baino hobeto portatu direlako, zintzo eta maitekor egon direlako..... Gonbidatuenari buruz.... zer konta diezazueket? Harrotasunez nire ahizpa dela.





1 comentario: