BISITA GAITZAZU: www.kanpazar.net

2018-12-02

Urtebetetzea

Gaur blog honek 8 urte betetzen ditu. Bide luze honetan 150.000 bisita baino gehiago jaso ditu. Hau guztia zuei esker posiblea izan da.

Bihotz bihotzez, mila esker.

Montse

2018-06-22

MARI TXIPI

5 urtekoak 3 urtekoen klasera joan dira "Mari Txipi"  jolasa irakastera.
Ezin hobeto pasatu dute!!!


2018-05-07

ANIMALIAK

ANIMALIAK ikasten ari gara.




Umeek ekarritako informazioari esker haien bizitzari buruzko gauza asko ikasten ari gara.


2018-04-30

Bisita berezia


   Aste honetan gelan bisita berezi bat izan dugu: Justirena ( Montseren dortoka). Hasieran batzuk beldurtu gara oso handia delako, baina gero lagun bihurtu gara.















Esta semana hemos recibido la visita de Justi (la tortuga de Montse). Aunque al principio nos daba un poco de miedo, finalmente nos hemos hecho buenos amigos.













2018-04-28

PATIOKO JOLASAK

Kanpazarren patioak inklusiboak eta anitzak izan daitezen lan egiten ari gara. Haur Hezkuntzan umeei jolasak irakasten zaizkie eta gero hilaren azken ostiralean jolasten dira. Hona hemen aste honetako jolasen erakusgarria.


2018-04-10

ELIKAGAIAK

Elikagaiak lantzen ari gara eta era guztietako jakiak dastatu, ukitu eta usaindu egin ditugu: gozoak, gaziak eta garratzak. Dastatu egin ditugun jakiak gozo-gozo zeuden eta egindako ekintzekin izugarri disfrutatu dugu, batez ere jaten.
Gaiarekin amaitzeko, guztion artean, gosari gozoa prestatu dugu.



 
Hemos estado trabajando el tema de los alimentos y probado todo tipo de ellos: dulces, salados y ácidos.  Hemos disfrutado mucho con las todas las actividades realizadas relacionadas con el tema. 
Para terminar con el tema hemos preparado un desayuno entre todos.

2018-03-22

ZORIONAK ARGITXO!


ZORIONAK ARGITXO!!!

Altxorrarena gutxi izan bazen ere, atzo bere urtebetetzea ospatzeko jai itzela prestatu zigun. 

Primeran pasatu genuen, baina ez ahaztu RING RING EUSKERAZ HITZ EGIN, bestela...txikiekin!!!


ALTXORRAREN BILA



Argitxok altxorraren bila bidali gintuen. Lan handia izan zen, baina benetan merezi zuela.

ALTXOR EDERRA topatu genuen!!!



2018-03-21

BIRZIKLATZEN

2 urte izan arren, klasean birziklatzen ikasi dugu. Paperak eta kartoiak, plastikoak eta tapoiak zein ontzitan botatzen diren jakin badakigu.





















Tan solo tenemos 2 años , pero ya hemos aprendido a reciclar. Sabemos el color de los recipientes donde se depositan los papeles y cartones, los plásticos y los tapones; en clase somos los responsables del reciclaje.

INDIARREN JOLASA

Argitxok altxorraren bila joateko gonbit egin zien 5 urtekoei.
Indiarrez jantzita eta froga guztiak gaindituta "TOPATU DUGU" JAO.

  Eskerrik asko ARGITXO









2018-03-08

SAGARRAK ZINTZILIK

Elikagaien gaia lantzen ari gara eta "Sagarrak zintzilik "izeneko kanta eta jolasa ikasi ditugu. Oso dibertigarria izan da eta primeran pasatu dugu.

SAGARRAK  ZINTZILIK
ESKUAK ATZEAN
AHOA, AHOA,
LUZATU  LEPOA,
AHOA, AHOA,
HOR  DAGO  KAKOA.