BISITA GAITZAZU: www.kanpazar.net

2022-12-09

 Haur Hezkuntzan, Azaroaren 25an, Genero Indarkeriaren Kontrako Eguna ospatu genuen.

 Aste osoan zehar gure haurrek jo ta ke entsaiatzen  egon dira eta hurrengo bideoan ikusi ahal duzuenez lan bikaina egin dute. 


"Aho batez, ez da ez!" 




2022-11-29

 Haur Hezkuntzan, Azaroaren 25an, Genero Indarkeriaren Kontrako Eguna ospatu genuen.

 Aste osoan zehar gure haurrek buru belarri lan egiten egon dira eta hurrengo bideoan ikusi ahal duzuenez lan bikaina egin dute. 


"Aho batez, ez da ez!" 





2022-11-18

EUSKARALDIA

Gaur Argitxok 4 eta 5 urteko haurreei Euskaraldia badatorrela abisatzeko mezu bat utzi digu.

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra emozioz, gogoz eta arduraz biziko dugu Euskaraldia. 

Belarripestok eta Ahobiziok elkarrekin lan egingo dugu Kanpazar Eskola eta Portugaleteko kaleak euskaraz betetzeko.


HITZEZ EGITEKO GARAIA HELDU DA!








Euskaraldiaren abestia zuen seme-alabekin abestu dezazuten partekatzen dizuegu.







2022-06-30

 2021-2022 ikasturtea bukatu da. Zorionez, kurtso bukaeran, pandemiaren egoera hobetu da eta elkarrekin hainbat ekintza burutu ahal izan ditugu. 

Gure azkenengo astean hainbat ekintzetan parte hartu dugu: Elai Alai taldearekin euskal dantzak, Herri kirolak, 6. mailako ikasleen agurra, Haur Hezkuntzako merendola eta disko festa! 

Eskerrak eman nahi dizkiegu merendola prestatzera etorri ziren pertsonei. 


Uda ona pasa!



2022-06-28



 4 urteko umeak Areitz Soroa Baserri Eskolan egon gara. 

Ogia egiten ikasi dugu, horretarako 4 osagai behar ditugu: irina, legamia, gatza eta ura. 

Ondoren Dolareara joan gara sagar zukua nola egiten den ikastera eta dastatzera.

Etxera bueltatu baino lehen baserriko animaliekin egon gara eta eskolan ikasitako guztia praktikan jarri dugu.

Primeran pasa dugu eguna!












2022-05-24

D’ortagnan eta hiru Mosketxakurrak

 Maiatzeren 20an 4 urteko eta 5 urteko umeak Ballontiko zinemara joan ziren D’ortagnan eta hiru Mosketxakurrak ikustera. Egun horretan Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak bidaide apartak izan ziren. Zinemara eskutik eramateaz aparte, euskeraz hitz egiten egon ziren elkar ezagutzen zuten bitartean. 





2022-05-06

2022-04-07

Pirataz gabiltza 

bilatzeko

 gure altxorra

       non egongo ote da? 

       non egongo ote da? 

           goazen guztiok batera! 


 Zein ondo pasa duten 4 urteko umeek Altxorraren bilaren jolasean. 

Hainbat froga pasa ondoren eta pista jarraitu ostean Argitxok ezkutatutako Piraten Altxorra aurkitu dute.






2022-03-11

MARTXOAK 8

 Eskolan martxoaren 8a etapa guztietan eta era askotan landu dugu. Horietako bat eskeini nahi dizuet, 4 urte B- ko ikasleek egindakoa, hain zuzen.