4 urteko umeak Areitz Soroa Baserri Eskolan egon gara.
Ogia egiten ikasi dugu, horretarako 4 osagai behar ditugu: irina, legamia, gatza eta ura.
Ondoren Dolareara joan gara sagar zukua nola egiten den ikastera eta dastatzera.
Etxera bueltatu baino lehen baserriko animaliekin egon gara eta eskolan ikasitako guztia praktikan jarri dugu.
Primeran pasa dugu eguna!
No hay comentarios:
Publicar un comentario