BISITA GAITZAZU: www.kanpazar.net

2013-01-25

Senegaleko danborra

Jostailu eta jolasen gaia lantzen ari garela aprobetxatuz,  birziklatzeko materiala erabili dugu bakoitzak bere  jostailua egiteko (Senegaleko danborra).

Horrelakoren bat egin nahi baduzue hurrengo materiala beharko duzue:

- Gaztatxo kutxa bat (kartoizkoa)
- Egurrezko makilatxoa
- Soka zati bat
- Egurrezko bi bolatxo
- Lekeda
- Zeloa
- Koloretako itsasteko zinta
- Apaintzeko bi marrazki
- Errotulkiak
- Artaziak


Egiteko pauso hauek jarraitu behar dituzue:

 1.- Gaztatxo kutxan hiru arraildura egin,  batean makiltxoa eta
 beste bietan soka sartzeko eta gero zeloarekin ondo itsatsi,  ez mugitzeko.







2.- Behin soka kokatu ondoren bi muturretan egurrezko
 bolatxoak ipini korapilo baten bidez. Geroago, kutxa 
itxi estalkiarekin.






3.- Kutxa ondo itxita  eta apainduta geratzeko ingurutik koloretako itsasteko zinta ipini.






4.- Danborra apaintzeko marrazkiak ondo margotu, moztu eta itsatsi bi aldeetan. 



5.- Makilan izena idatzi eta... amaituta dago!

                                 








ORAIN... 


 GUZTIOK  


 DANBORRA   JOTZERA  !



























No hay comentarios:

Publicar un comentario