BISITA GAITZAZU: www.kanpazar.net

2020-12-18

Olentzero eta Mari Domingirentzako gutunak prest!

 

KANPOAN HOTZ 

BARRUAN BERO 

HEMEN DAGO

GURE OLENTZERO!



3 Urteko umeak  Olentzeroren eta Mari Domingiren zain gaude gutunak emateko.
















2020-12-10

EUSKERAREN EGUNA

 Abenduaren 3an, bai gelan bai patioan, EUSKARAREN EGUNA  ospatu dugu gure eskolakideekin.

Gelan,  lelo hau asmatu dugu:

 Hori beteko dugula hitzeman dugu eta gure konpromisoa ez ahazteko eta euskara non erabiliko dugun gogoratzeko , leloa apaintzeaz aparte, marrazkiak egin ditugu.

Patioan, abesti pare bat eskaini diegu gure lagunei eta gero, denok batera, "Ahobizi, belarriprest" kantatu eta dantzatu dugu. Primeran pasatu dugu!





2020-12-06

EUSKARALDIA

 GEHIAGO,

GEHIAGOREKIN,

GEHIAGOTAN.


Aste honetan zehar Euskaraldia ospatzen buru belarri egon gara, hona hemen gure Euskaraldiko argazki batzuk.



 




































NIRE GORPUTZA HH3

Haurrarentzat, norberaren gorputza ezagutzea ezinbestekoa du bai bere buruaren gaineko irudia eta bere "Ni"a sortzeko bai ingurunea ezagutzen hasteko. 

Norberaren gorputza eta bere aukerak eta mugak ezagutu, kontrolatu eta menderatu behar ditu haurrak nortasuna eraiki ahal izateko, horretaz gain gorputza bere osotasunean eta atalka ezagutzea ezinbestekoa da.

Ikus dezakezuenez hainbat ekintza egin digutu haurrek bere buruaren gaineko irudia eta bere "Ni"a eratzen hasteko.




















AZAROAREN 25 HH3

 Azaroak 25ean eskolako jolastokian ikusi duzuenez gure ekarpenak ez ziren falta.






Ez da ez! eta Niri ez! leloak praktikan jarri ditugu gure egunerokoan.







2020-12-05

EUSKARAREN EGUNA


EUSKARAREN EGUNA 

Gaur, abenduak 3, Euskararen eguna izan da eta guk ere parte hartu dugu.
Aurtengo lema“ gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan “ izan arren, gure klasean beste bat pentsatu dugu, kurtsoan zehar erabiltzeko: “Gau eta egun euskararen lagun”.
Gure helburua “ahobizi” izatea lortzea da eta horretarako “ gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan” euskara erabiliko dugu.
Rap bat asmatu dugu lagunei eskeintzeko eta pasabidean kokatzeko, guk egindako marrazkiekin hormirudi bat osatu dugu.



"GAU  ETA  EGUN  EUSKARAREN LAGUN "