BISITA GAITZAZU: www.kanpazar.net

2021-11-28



Aurten ere Kanpazarreko umeak Azaroaren 25ean Emakumeen aurkako indarkeriaren eguna ospatu dute.

Horretarako jo ta ke ibili dira lanean  4 urte B gelako umeek . Gelarako apaingarriak egiten eta eskolako pasabideetarako  ormairudiak prestatzen ibili dira.

 Baina bapatean... bisita izan dugu! 

Birusak ez gaitu gelditu eta nahiz eta etxean egon, guztiok elkarrekin ospatu dugu eguna. 

Sakatu bideoa ikusteko!
 

2021-11-26

AZAROAK 25

Azaroak 25a prestatzen lan bikaina egin dugu. Hona hemen jarraitu dugun bidea, lan gogorra izan arren emaitzak merezi du.

                            

  


Guztiok ikusi ahal izateko patio gorrian eta gure pasbidean kokatu ditugu. Gustukoa izatea espero dugu. 





























2021-11-06

UDAZKENA

Udazkena iritsi da eta gure txorimaloa hotz da. 3 urtekoek jantzi egingo dute. Entzun zer ondo egiten duten.







2021-10-25

UDAZKENEKO FRUITUAK

 Nork esan du udazkena urtaro tristea dela? Inoiz hori pentsatu baduzue, ikusi zelako martxa duten 4 urteko ume hauek. 

Artista itzelak!!!!



2021-05-26

 Bigarren hiruhilabetean natura ezagutzen egongo gara. Ume bakoitzak bere gelan belarra landatu du eta hiru gelen artean, pasabidean, ortu txikitxo bat prestatu dugu hainbat barazki eta fruta landatuz: uhaza, tomateak, marrubiak, eta indabak. 

























2021-03-28

 LANBIDEEK EZ DUTE SEXURIK!

Azken hilabete honetan 5 urteko umeok lanbide desberdinak, haien lanabesak, jantziak eta lantokiak ikasi ditugu. Konturatu gara guztiak oso garrantzitsuak direla eta  ogibideek ez dutela sexurik.

 Hori egiaztatzeko lau emakume berezien bizitza ezagutu dugu: Frida Kahlo, Valentina Tereshkova, Edurne Pasaban eta Margarita Salas. Haien lorpen profesionalak ezagutzea gustatu zaigu baina horretaz aparte, emakume hauengandik elkarbizitzarako balio asko ikasi ditugu: pazientzia, esfortzua, adorea, taldeko lana...

Gure mirespena adierazteko lau hormirudi egin ditugu kooperatibo eran. Ikusi nahi dituzue? Zuen gustukoak izatea espero dugu!







Durante este mes hemos estado estudiando distintas profesiones, sus uniformes, sus herramientas y lugares de trabajo... y nos hemos dado cuenta de que todas son importantes y  de que las profesiones no tienen sexo. Para demostrarlo hemos investigado sobre la vida de cuatro mujeres especiales: Frida Kahlo, Valentina Tereshkova, Edurne Pasaban y Margarita Salas.
Además de conocer sus logros profesionales, nos han enseñado muchos valores importantes para nuestra convivencia: la paciencia, el esfuerzo, el valor, el trabajo en equipo...
Para demostrarles nuestra admiración les hemos hecho estos murales. ¡Esperemos que os gusten!

2021-02-26

EUSKAL MITOLOGIA

Lehengo hiruhilekoan 5 urteko umeek Mitologia  landu zuten. Gaia bera oso motibagarria da, misterioak eta beldurrak elkartzen direnean gure barnean sortarazten dituzten emozioengatik.

Behean ikus dezakezuen ekoizpena oso ikusgarria dela badakit, baina bere atzean tutoreak egindako lana goraipatu nahi dut, klasean egindako lana egon ezean nire lana ezinezkoa litzetekeelako.

Azkenik, protagonistak goretsi nahi ditut,  beren zirrara  transmititu didaten eragatik eta gure esfortsua merezi duela sentiarazteagatik.