BISITA GAITZAZU: www.kanpazar.net

2023-12-07

 



Urtero, abenduaren 3an, Euskararen Eguna ospatzen da. Egun hau Europako hizkuntzarik zaharrenetako omenaldia da. Euskara ez da hizkuntza bat soilik, deboraren joanari desafio egin dion altxor linguistikoa da. Euskadiko kulturaren parte da, eta horregatik beti harro egongo gara. 

Kanpazar Eskolako ikasleriak Euskararen Eguna ospatzeko hainbat ekintzetan parte hartu du.

















2023-12-04

EUSKARAREN EGUNA

Ostiralean 2 eta 3 urteko umeek ustekabe atsegina izan zuten, Bego Caballero eskolara etorri eta "Txakurkumeak" ipuina kontatu baitzien.

Begok, jubilatua egon arren, ez du magia galdu eta umeak liluratu zituen lehenengo mementotik.

Mila esker💕💕


                                           








2023-12-03

Duela 13 urte...

Duela 13 urte blogak argitaratu nituenean, nire asmoa (oraingoa bezala) familiei eta beste hezkuntza komunitateei gure eskolarekin zubi bat eskeintzea izan zen. Zubi horri esker eskolaren bizitzara hurbiltzeko aukera bikaina legoke eta bai nik  bai beste pertsona batzuek sortutako jarduerak umeekin egin litezke.

13 urte hauetan garaiak erabat aldatu dira, komunikabide mota asko ditugu eta blogak agian zahartu dira, baina oraindik mantenduko ditut hor dagoen materiala oraindik erabilgarria delako. 

Jakin ez dakit zenbat denbora gehiago hauen ardura izango dudan, baina  bihotzez esan behar dizuet zuen bisitengatik eta laguntzagatik...

MILA ESKER





2023-12-01

2 urtekoen abestiak

Hiruhileko honetan Spotifyren zerrenda batean landutako abestien bilduma egin dugu. Plataforma hau aukeratu dugu oso ohikoa delako eta erregistroa doan delako .

Ez ahaztu Spotifyn gu jarraitzea. Eskerrik asko.




Hemos hecho una recopilación de las canciones trabajadas durante este trimestre en una lista de Spotify. Hemos elegido esta plataforma porque es muy habitual y porque su registro es gratuito.

No olvidéis seguirnos en Spotify. Gracias

2023-11-18

ARIMEN GAUA

Gau Beltza hurbiltzen zenez, bost urteko ikasleok gure beldurrak landu genituen: identifikatzen, margozten, nola uxatu ikasten… oso gustora ibili ginen ipuinak, olerkiak, hitz magikoak, abestiak eta dantzak ikasten. 

Amaieran eskolan gau beltza ospatu genuen gure beldurrei agur esanez eta lurperatuz. 






2023-11-05

23-24KO EGOKITZAPENA

Gure seme-alabak eskolan lehen aldiz uzten ditugunean, milaka zalantzek inbaditzen gaituzte: negar egingo du?, jolastuko da?, noren eskutan utzi ditugu? Oso ondo dakit nik neuk izan nituelako. Horregatik, bideo txiki honetan gure egunerokotasunaren zertzelada txiki bat transmititzen saiatu gara, non negarrek irribarreei eta jolasei bide eman dieten.

Zuen gustukoa izango delakoan




Cuando dejamos a nuestras hijas e hijos por primera vez en la escuela, miles de dudas nos invaden: ¿llorará?, ¿jugará?, ¿en manos de quién los hemos dejado?. Lo sé muy bien porque yo misma las tuve. Por eso, en este pequeño vídeo hemos intentado transmitiros una pequeña pincelada de nuestro día a día, en el que los llantos han dado paso a sonrisas y juegos.

Espero que os guste  

2023-05-20

IGELA


2 urteko gelan "animaliak" gaia lantzen hasi gara eta olerkiak, ipuinak eta kantak lantzen hasi gara. 

Hona hemen neska batzuk, artista handiak izango direnak.





2023-04-28

SUKALDARIAK

 Elikagaien gaiari amaiera polit bat emateko sukaldari bihurtu ginen.


Gelan ikasitako pausuak jarraitu

ondoren, sandwich gozoak

lortu genituen.









                             Bai sandwich gozoak prestatu genituen!!



  
                                      Anima zaitezte eta errezeta luzatuko dizuegu.





2023-04-24

DASTAMENA

 Elikaduraren gaia amaitzeko, merendola berezi bat egitea erabaki dugu.

 Andereñok zapore bereziko elikagai batzuk ekarri dizkigu dastamena lantzeko.


Guk oso pozik jarri gara txokolatea, patata frijituak, olibak... ikusi ditugunean baina, ez genuen espero andereñok prestatutako menua. 
   Hau izan da:


 Guk ez genituen zapore mingotsa eta garratza ezagutzen.

 Bai sorpresa itzela pomeloa ahoan sartu genuenean!






Dena den, esperientzia gustatu zaigu, eta oso ondo pasatu dugu.

2023-04-20


Aurten Argitxok 121 urte bete ditu eta bere urtebetezea ospatzeko Haur Hezkuntzako haur guztiak gonbidatu ditu merendola bikain batera.  

Eskerrak eman nahi dizkiegu eskolara merendola prestatzera hurbildu zineten familiei eta IGE-AMPAri festa honetan parte hartzeagatik. 


ZORIONAK ARGITXO!







2023-03-29

ELIKAGAIAK 5 URTE

 Elikagaiak lantzen ari gara eta gure gorputza osasuntsu egiteko hartu behar diren elikagaien pirámidea ospatu dugu.

Lan polita izan da eta zuekin partekatu nahi dugu 

Lagungarria izatea espero dugu. 









2023-03-22

Gaur, 4 eta 5 urteko haurrak elkarrekin lanean eta jolasean aritu dira. 

Adinak nahastea aberasgarria da, lagun berriak egiteaz aparte denek ikaskide berriengandik ikasten baitute. 








2023-03-10

Martxoak 8

 KANPAZARREKO TXIKIENAK ERE EMAKUMEEN ALDE!!!

2 urteko umeek martxoak 8 eguna morez koloreztatu dute: marrazkiak, gometsak, puxikak....

Aurrera doaz gelditu gabe!




2023-03-08




Martxoaren 8 data berezia da askorentzat. Martxoaren 8a Nazio Batuen Asanblada Orokorrak ezarri zuen Emakumeen Nazioarteko egun gisa. 

Gaur, Marea Moreak Portugaleteko kaleak hartu ditu berriro. Kanpazar Eskolako ikasleak herriko hainbat kaleetatik ibili dira gaurko eguna ospatzen. 

Haur Hezkuntzako haurrak La Florida parkeko eskolen topagunean parte hartu dugu eta ondoren La Floridako parketik kalejira bat egin dugu.

                                           ASKE MAITE, ASKE BIZI ! 


HH 2 URTE













HH 3 URTE 









HH 4 URTE









HH 5 URTE