Erderaz badago ere, oso interesgarria iruditu zait eta blogean idaztea erabaki dut. Aholku hauek logikoak eta betikoak izan arren, askotan gurasoei ahazten zaizkigu. Baliogarriak izatea espero dut.
Aunque esta presentación está en castellano, me parece muy interesante y merece una entrada en este blog. Los consejos que aparecen son bastante normales, pero en ocasiones se nos olvidan a los padres y madres.Espero que os sean interesantes.
Gauza batzuekin ez nator guztiz bat, baina bat ¨gakoa¨dela uste dut: ¨Umeak gure islak dira, eta guk egiten duguna irakasten diegu eta ez esaten dieguna¨, baina gure islak direnez, batzuetan ondo datorkie gure enpatia, eta enpatia esaten dudanean besteen lekuetan jartzea esan nahi dut, besterik ez. Sinplea dirudien arren, testu horretan ez dute aipatu, eta nire ustez, etxeko heziketan ezinbestekoa da: enpatikoak izatea, besteen sentimenduak ulertu ahal izateko, eta gure sentimenduak azaltzeko besteenak mindu barik.
ResponderEliminarEste comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarTechari dijo...
ResponderEliminarNik beste aholku batzuk emango nituzke bortizkeriarik gabe hezitzeko. Ez dakit guztiontzat baliagarriak diren, baina gure kasuan, bai :
* Ume txikiak amarekin edo aitarekin lotura iraunkor bat behar du. Honi,
¨lotura segurua¨ deitzen diete adituek. Lotura horrek mantentzeak umeen premiazko beharrak asetzea datza( hau da, negarraren aurrean erreakzioatzea, sentimenduak azaltzen laguntzea, sentimenduei izena jartzea etab).
* Mugak ezinbestekoak dira, eta norberak bereak ditu: ezberdinak eta transferiezinak. Bakoitzaren mugak ulertzea eta errespetatzea ikasi behar du umeak.
* Eskolan ¨pentsatxokoak¨ eta horrelako estrategiak baliagarriak dira. Etxean, ordea, elkarrizketak eragin handiagoa duela esango nuke nik. Elkarrizketaren bidez, besteen lekuan jartzen irakatsi behar diegu umeei, enpatikoak izaten, alegia.
*TBa gehiegi ikusteak ez dio inori onik egiten. TBa, Internet eta abar gure bizitzetan oso integratuta ditugula ezin dugu ahaztu, baina edukinak gainbegiratu behar ditugu etengabe.
BORTIZKERIARIK GABE HEZTEKO BESTE IDEIA BATZUK
1-BEHATZEA : kasketaldia edo haserraldia aurreikusten badugu, azkoz errazago konponduko genuke.
2. ADI ENTZUTEA ETA ULERTZEA: bizi garen presako gizarte honetan ez dago adi entzuteko astirik. Gure seme-alababek esaten digutena garrantzitsua dela ulertarazi behar diegu.
3. LASAITASUNA: normala eta logikoa da urduri jartzea. Hori gertatzen bazaigu baliabide batzuk ditugu: esaterako: garrantzia kentzea eta umorez hartzea, testuinguru guztiz aldatzea, arnas egitea.
4. BARKAMENA ESKATZEA: ez dago perfektua den inor. Hori ulertu behar dute seme-alabek, gu ere okertzen garela, eta gizakiak garela. Gure hanka sartzeak azaldu behar dizkiegu, komunikazio hobea lortzeko asmoz.
5. BESARKATZEA: Kasketaldiaren aurrean, batzuetan komeni da besarkatzea; beste batzuetan, ordea, utzi behar da bakarrik sentimenduak azaltzen. Pasatutakoan, umearen adinaren arabera, horri buruz hitz egin dezakegu.
6. KOERENTZIA: Behin eta berriro errepikatzen den ezetzak ez dauka zentzurik. Ezetz esaten dugunean, EZETZ da , baina premiazko gauza bati erantzuteko EZETZA.
Beno, honi buruz asko asko idatzi eta ikertu dut ( eta horretan ari naiz), beraz, beste egun batean gehiago....