BISITA GAITZAZU: www.kanpazar.net

2016-11-27

AZAROAK 25

Azaroak 25 dela eta, pasa den astean bitartean jarduera batzuk burutu genituen. Udaletik emakume baten silueta kometaz betetzea proposatu ziguten eta horretan ibili ginen.  5 urteko umeekin  "STOP JOTZEARI, IZAN AUSARTA" lelopean, indarkeria ez dugula onartu behar  landu dugu, edonorenganako, haiek hobeto ulertzen zutelako. 
Ostiralean silueta gure sarreran kokatu genuen eta kometa handi bat txoko berdean.
Argazkiak ikusteko esteka  uzten dizuet, prozedura ikus dezazuen.

Azaroak 25

2016-11-25

AZAROAK 25

Hara! Kalakaria eta berritsua den blogera naizen hau hitzik gabe geratu da. Espero dut goizean klasean sentitu dudana ondo azaldu ahal izatea. 
Gaur, azaroak 25, errebindikazio eguna da, baina beste aldetik baloreak lantzeko eguna ere bada. 
Indarkeriari borroka irabazteko hazi batzuk landatu behar ditugu: tolerantzia eta errespetoa, besteak beste. Horixe saiatu naiz eta horregatik gaur oso bisita berezia jaso dugu. Mariví Córdoba etorri zaigu eta entrebista txikia egin diogu. Entrebista aurrera zihoala, berarekiko eta umeekiko  kimika handitu egin da eta oso arrakastatsua izan da.
Amaitzeko nire ikasleekin oso harro nagoela esan behar dizuet, ederto baino hobeto portatu direlako, zintzo eta maitekor egon direlako..... Gonbidatuenari buruz.... zer konta diezazueket? Harrotasunez nire ahizpa dela.





2016-11-16

PELUTXE PROIEKTUA

"Pelutxe" proiektuan parte hartuko dugu eta panpina berria jaso dugu (opari berezia pertsona berezi baten partez). Maribi izena jarri diogu eta askotan etxera eramango dugu. Laster berri gehiago izango duzue.



Ésta es la muñeca que usaremos en el proyecto pelutxe. Pronto recibiréis más noticias.


2016-11-14

6.MAILAKOEN ANTZERKIA

Ostiralean 6. mailako ikasleek antzerki batera gonbidatu gintuzten. Antzezlana , "Zein kolore duzu gustuko?" izena daukana, Arantza andereñoarekin tailerretan prestatu zuten. Primeran egin zuten eta gure ikasleak adi adi egon ziren.

ZORIONAK!







UDAZKENA

Udazkenari ongi etorria emateko 3 urteko umeek  pasabidea hornitu dugu.