BISITA GAITZAZU: www.kanpazar.net

2022-06-30

 2021-2022 ikasturtea bukatu da. Zorionez, kurtso bukaeran, pandemiaren egoera hobetu da eta elkarrekin hainbat ekintza burutu ahal izan ditugu. 

Gure azkenengo astean hainbat ekintzetan parte hartu dugu: Elai Alai taldearekin euskal dantzak, Herri kirolak, 6. mailako ikasleen agurra, Haur Hezkuntzako merendola eta disko festa! 

Eskerrak eman nahi dizkiegu merendola prestatzera etorri ziren pertsonei. 


Uda ona pasa!



2022-06-28



 4 urteko umeak Areitz Soroa Baserri Eskolan egon gara. 

Ogia egiten ikasi dugu, horretarako 4 osagai behar ditugu: irina, legamia, gatza eta ura. 

Ondoren Dolareara joan gara sagar zukua nola egiten den ikastera eta dastatzera.

Etxera bueltatu baino lehen baserriko animaliekin egon gara eta eskolan ikasitako guztia praktikan jarri dugu.

Primeran pasa dugu eguna!