BISITA GAITZAZU: www.kanpazar.net

2014-06-08

SEINALEAK ETA GARRAIOBIDEAK


ERRESPETATU SEINALEAK !

 Ikasturteko honetako azken gai batean garraiobideak ikasi ditugu eta trafiko seinaleak ere bai. Ume bakoitzak kotxe ekologiko bat egin zuen komuneko tutulu batekin eta prestatu genituen errepide batzuetan kokatu zituzten. Zein ondo pasatu zuten!
                                                                   
                                                                               4 urte A eta D-ko ikasleak





¡ RESPETA LAS SEÑALES!

En uno de los últimos temas de este curso hemos estudiado los medios de transporte y también las señales de tráfico. Cada niño/a hizo un coche ecológico y los pusieron en unas carreteras que preparamos. ¡Que bien se lo pasaron!
                                                                
                                                                               Alumnos de 4 años A y D

2014-06-06

5 URTEKOAK ARISEKIN


Ikasturte honetan 5 urteko umeek lan izugarria egin dute. Zuek ikusteko , hona hemen haiek modu natural batean egindako laburpena. Espero dugu  zuek guk bezain ondo pasatzea.

2014-05-17

Ipuin kontalari hobezinak

Ostegunean ipuin bat entzuten gonbidatu ninduten. Lorenak eta Irunek 3 urtekoei ipuin bat kontatu zieten eta zer ondo egin zuten ikusi ahal izan nuen. Umeek adi adi entzun zuten, detailerik galdu gabe. Haiek Santik liburutegian bezala, kamishibaia erabili zuten, Japoniako teknika bat. Paperezko antzerkia esan nahi du eta bertan laminak kokatzen dira.
Gehien gustatu zitzaidana umeak nola bereganatu zituzten izan zen, hasierako urduriak galdu ahala. Eskerrik asko gonbidapenagatik.






2014-05-13

2014-04-28

Pintzela erabiltzen hasi gara

Pintzela erabiltzen hasi ginen eta oso gustura ibili ziren. Baina ez da gauza erreza. Nola hartu pintzela? Zer egin papera amaitzen denean? Ikusi, ikusi...