Taula hauek betetzea ez da erraza!! Ea nola egiten duzuen.
2015-12-07
ELKARREKIN, HOBETO!
2015-12-06
BLOGAREN URTEBETETZEA
Blogak 5 urte bete ditu. Bai urte hauetan lagundu didatenei bai familiei bai parte hartzen duzunoi....
ESKERRIK ASKO.
2015-12-04
GARAZIREN URTEBETETZEA
Gaur Garazik lau urte bete ditu eta lagunekin ospatzeko bere izekok egindako galleta bereziak ekarri ditu. Batzuei jatea pena eman die, Argitxorenak zirelako, baina oso gozo zeudenez guztiak jan dituzte.
Eskerrik asko izeko Leire, sukaldari bikaina zara.
Eskerrik asko izeko Leire, sukaldari bikaina zara.
ZORIONAK GARAZI!!!!
ARGITXOREN ASTEA
5 Urteko umeok primeran pasatu dugu dantza eta kanta egiten. Honako bideo hauetan artista itzelak garela ikus dezakezue.
AUPA ARGITXO!
2015-12-03
MARRAZKI KOOPERATIBOAK
Ikasketa kooperatiboekin jarraitzen ari gara eta jarduera honetan umeek binaka eta hirunaka marrazkiak egin dituzte.Ikusten duzuenez, artista bikainak dira eta primeran egon dira elkarrekin lan egiten.




Etxeorratza eta familia bat kaletik paseatzen.
Argitxo bere kobazulotik ateratzen da eta hirira doa.
Argitxo bere kobazuloan dago; kriseilua piztuta dauka barruan ilun dagoelako eta gaua delako. Kanpoan txorimalo bat dago.
Etxe honi leiho batzuk apurtu zitzaizkion eta hiru besterik ez dauzka.
Euri txaparrada eta eguzkia dago.
Olentzero eta bere laguntzailea (Santa Claus) NewYork-en
Kanpin batean gaude, oporretan. Argitxo ere gurekin dago.
Seguimos realizando actividades relacionadas con el aprendizaje cooperativo y en esta ocasión los niños/as han realizado dibujos por parejas o tríos. Como podeis ver son unos verdaderos artistas y han disfrutado mucho trabajando juntos.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


