Gaur Argitxo etorri da eta patioan jolasteko baloiak, sokak eta gomak ekarri dizkigu. Hola, atsedenaldietan euskeraz jolasten jarraituko dugu. Mila esker Igekoei opariengatik.
Hoy Argitxo nos ha traído balones, cuerdas y gomas para jugar en el patio. Mil gracias al AMPA por los regalos.
Jolas kooperatiboen saioak egiten hasi gara eta tatamira joaten garen bakoitzean primeran pasatzen dugu. "Non dago nire bikotea", "Mamuak"," Puxikak airean", " Mezuen kutxa" eta beste jolas batzuetan jolastuz izugarri disfrutatzen dugu. Elkarrekin jolastea dibertigarriagoa da!
Inauteriak zirela eta, klasean gaia landu dugu; horretarako mozorrotu egin gara, primeran pasatu dugu eta poz-pozik ibili gara. Argazki hauetan agerian duzue.