BISITA GAITZAZU: www.kanpazar.net

2017-04-05

EUSKAL JOLASAK

Kultur astea dela eta, gaur euskal jolasak izan ditugu. Jolasten ikasi dugu eta oso ondo pasatu dugu.


 






 
 

Eskerrik asko antolatzen partu hartu duzuen  guztiei!





ARGITXOREN URTEBETETZEA

Gaur Argitxok 115 urte bete ditu eta urtebetetzea ospatzeko, IGEkoek hamaiketako berezia prestatu digute. Oso gozo zegoenez, ez da ezer geratu. Bapo jan dugu. 



MILA  ESKER  5 URTEKO ANDEREÑO ETA NESKA-MUTIL GUZTIEN PARTETIK!

ARGITXOREN ORRATZAK

Gaur Argitxoren urtebetetzea izan da eta ama batek izugarrizko tarta egin du; horretaz aparte, oso detaile polita izan du gurekin: Argitxoren orratz bana oparitu digu. 








ESKERRIK  ASKO  ITZIAR!


Huesitos tarta

AIMAR NAIZ. NIRE URTEDETETZERAKO TARRTA PRESTATU DUT   ETA  SEI URRTE DETE DITUT 

ERREZETA IKUSI NAI DUZU GURE ERREZETA?

2017-04-04

ELIKAGAIAK NEURTZEN

Elikagaien pisua eta bolumena jakiteko neurketak egin ditugu; orain kiloa, gramoa, litro eta zentilitroa zer diren jakin badakigu.
Izugarri disfrutatu dugu.










 
  










LIMOIZKO KARLOTA

Etxean Mexikoko errezeta egin dut: limozko karlota.
Osagaiak:
8 limoi
gaileta maria   pakete 1
esne kondentsatu lata1
esne larrunddua lata 1


Egiteko era: 

1.Asteko limoiekin zukua egin.


2 Gero zukua esneekin nahstu.


3.Ondoren nahasketarekin eta gailetekin kapak egin


4.Askenik oskaiuan 2 ordu sartu.

UNAI










2017-04-01

KORRIKA TXIKIA

Ostiralean gure eskolak Korrika txikian parte hartu zuen. Haur hezkuntzako umeek kiroldegian korrika egin zuten eta 5 urteko geletako lekuko- eramaleak Aiala, Maialen eta Begotxu izan ziren.