Azaroak 25ean eskolako jolastokian ikusi duzuenez gure ekarpenak ez ziren falta.
2020-12-06
2020-12-05
EUSKARAREN EGUNA
EUSKARAREN EGUNA
Gaur, abenduak 3, Euskararen eguna izan da eta guk ere parte hartu
dugu.
Aurtengo lema“
gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan “ izan arren, gure klasean
beste bat pentsatu dugu, kurtsoan zehar erabiltzeko: “Gau eta
egun euskararen lagun”.
Gure helburua
“ahobizi” izatea lortzea da eta horretarako “ gehiago,
gehiagorekin eta gehiagotan” euskara erabiliko dugu.
Rap bat asmatu dugu
lagunei eskeintzeko eta pasabidean kokatzeko, guk egindako
marrazkiekin hormirudi bat osatu
dugu.
2020-12-02
UDAZKENA HH3 URTE
Haurrak bere ingurua ezagutzea eta behatzea gustoko dute. Udazkena portugaletera heldu da eta gure haurrek zuhaitzetatik hostoak nola jausten diren ikusten joan dira egunero eskolara bidean. Udazken fruituak ukitu, usaindu eta beraiekin esperimentatzen egon dira. Hona hemen egindako ekintzen hainbat argazki.
2020-11-27
AZAROAK 25
Azaroak 25 dela eta, pasa den astean bitartean jarduera batzuk burutu genituen.
" Ez da ez " kanta entzun eta ikasi dugu eta izugarri gustatu zaigu.
Stop seinale batean gure eskua estanpatu dugu "AHO BATEZ, EZ DA EZ" lelopean indarkeria ez dugula onartu behar adierazteko.
Horrekin batera, gure bizitzan libre izan behar dugula, nahi duguna izateko landu eta zuhaitz batean isladatu dugu.
Guk ere aho batez.....ez da ez!
2020-11-14
EGUZKILOREA
EGUZKILOREA
2020-11-12
UDAZKENA
Udazkena iritsi denean, ingurunean gertatzen diren aldaketen behaketa egin ondoren, udazkenari buruzko eskulan bat egin dugu.
Urtaro honetan izan ohi diren koloreak erabiliz, basoak marraztu ditugu gure pasabidea apaintzeko.
ARTISTA BIKAINAK GARA!
Después de observar los cambios que se han producido en nuestro entorno, hemos hecho un trabajo sobre el otoño. Utilizando los colores habituales de esta estación del año, hemos pintado unos preciosos bosques y los hemos colocado en nuestro pasillo.
2020-11-09
GURE GORPUTZA
Gorputza gaia landu dugu: atalak, hezurrak eta organoak. Gehien gustatu zaiguna organoak ezagutzea izan da eta orain badakigu zer daukagun gorputzaren barruan.
Hurrengo bideoko testuak ikasleek beraiaek idatzi dituzte.
Hemos trabajado el tema del cuerpo humano: partes, huesos y órganos. Lo que más les ha gustado ha sido conocer los órganos, así ya sabemos qué tenemos dentro.
Los textos del vídeo los han escrito varios alumnos y alumnas.






