GEHIAGO,
GEHIAGOREKIN,
GEHIAGOTAN.
Aste honetan zehar Euskaraldia ospatzen buru belarri egon gara, hona hemen gure Euskaraldiko argazki batzuk.
GEHIAGO,
GEHIAGOREKIN,
GEHIAGOTAN.
Aste honetan zehar Euskaraldia ospatzen buru belarri egon gara, hona hemen gure Euskaraldiko argazki batzuk.
Haurrarentzat, norberaren gorputza ezagutzea ezinbestekoa du bai bere buruaren gaineko irudia eta bere "Ni"a sortzeko bai ingurunea ezagutzen hasteko.
Norberaren gorputza eta bere aukerak eta mugak ezagutu, kontrolatu eta menderatu behar ditu haurrak nortasuna eraiki ahal izateko, horretaz gain gorputza bere osotasunean eta atalka ezagutzea ezinbestekoa da.
Ikus dezakezuenez hainbat ekintza egin digutu haurrek bere buruaren gaineko irudia eta bere "Ni"a eratzen hasteko.
EUSKARAREN EGUNA
Haurrak bere ingurua ezagutzea eta behatzea gustoko dute. Udazkena portugaletera heldu da eta gure haurrek zuhaitzetatik hostoak nola jausten diren ikusten joan dira egunero eskolara bidean. Udazken fruituak ukitu, usaindu eta beraiekin esperimentatzen egon dira. Hona hemen egindako ekintzen hainbat argazki.
AZAROAK 25
Azaroak 25 dela eta, pasa den astean bitartean jarduera batzuk burutu genituen.
" Ez da ez " kanta entzun eta ikasi dugu eta izugarri gustatu zaigu.
Stop seinale batean gure eskua estanpatu dugu "AHO BATEZ, EZ DA EZ" lelopean indarkeria ez dugula onartu behar adierazteko.
Horrekin batera, gure bizitzan libre izan behar dugula, nahi duguna izateko landu eta zuhaitz batean isladatu dugu.
Guk ere aho batez.....ez da ez!