LANBIDEEK EZ DUTE SEXURIK!
Azken hilabete honetan 5 urteko umeok lanbide desberdinak, haien lanabesak, jantziak eta lantokiak ikasi ditugu. Konturatu gara guztiak oso garrantzitsuak direla eta ogibideek ez dutela sexurik.
Hori egiaztatzeko lau emakume berezien bizitza ezagutu dugu: Frida Kahlo, Valentina Tereshkova, Edurne Pasaban eta Margarita Salas. Haien lorpen profesionalak ezagutzea gustatu zaigu baina horretaz aparte, emakume hauengandik elkarbizitzarako balio asko ikasi ditugu: pazientzia, esfortzua, adorea, taldeko lana...
Gure mirespena adierazteko lau hormirudi egin ditugu kooperatibo eran. Ikusi nahi dituzue? Zuen gustukoak izatea espero dugu!






































