Azaroak 25a prestatzen lan bikaina egin dugu. Hona hemen jarraitu dugun bidea, lan gogorra izan arren emaitzak merezi du.
2021-11-26
AZAROAK 25
2021-11-06
UDAZKENA
2021-10-25
UDAZKENEKO FRUITUAK
Nork esan du udazkena urtaro tristea dela? Inoiz hori pentsatu baduzue, ikusi zelako martxa duten 4 urteko ume hauek.
Artista itzelak!!!!
2021-06-14
2021-05-26
2021-03-28
LANBIDEEK EZ DUTE SEXURIK!
Azken hilabete honetan 5 urteko umeok lanbide desberdinak, haien lanabesak, jantziak eta lantokiak ikasi ditugu. Konturatu gara guztiak oso garrantzitsuak direla eta ogibideek ez dutela sexurik.
Hori egiaztatzeko lau emakume berezien bizitza ezagutu dugu: Frida Kahlo, Valentina Tereshkova, Edurne Pasaban eta Margarita Salas. Haien lorpen profesionalak ezagutzea gustatu zaigu baina horretaz aparte, emakume hauengandik elkarbizitzarako balio asko ikasi ditugu: pazientzia, esfortzua, adorea, taldeko lana...
Gure mirespena adierazteko lau hormirudi egin ditugu kooperatibo eran. Ikusi nahi dituzue? Zuen gustukoak izatea espero dugu!
2021-02-26
EUSKAL MITOLOGIA
Lehengo hiruhilekoan 5 urteko umeek Mitologia landu zuten. Gaia bera oso motibagarria da, misterioak eta beldurrak elkartzen direnean gure barnean sortarazten dituzten emozioengatik.
Behean ikus dezakezuen ekoizpena oso ikusgarria dela badakit, baina bere atzean tutoreak egindako lana goraipatu nahi dut, klasean egindako lana egon ezean nire lana ezinezkoa litzetekeelako.
Azkenik, protagonistak goretsi nahi ditut, beren zirrara transmititu didaten eragatik eta gure esfortsua merezi duela sentiarazteagatik.



























