BISITA GAITZAZU: www.kanpazar.net

2023-05-20

IGELA


2 urteko gelan "animaliak" gaia lantzen hasi gara eta olerkiak, ipuinak eta kantak lantzen hasi gara. 

Hona hemen neska batzuk, artista handiak izango direnak.





2023-04-28

SUKALDARIAK

 Elikagaien gaiari amaiera polit bat emateko sukaldari bihurtu ginen.


Gelan ikasitako pausuak jarraitu

ondoren, sandwich gozoak

lortu genituen.









                             Bai sandwich gozoak prestatu genituen!!



  
                                      Anima zaitezte eta errezeta luzatuko dizuegu.





2023-04-24

DASTAMENA

 Elikaduraren gaia amaitzeko, merendola berezi bat egitea erabaki dugu.

 Andereñok zapore bereziko elikagai batzuk ekarri dizkigu dastamena lantzeko.


Guk oso pozik jarri gara txokolatea, patata frijituak, olibak... ikusi ditugunean baina, ez genuen espero andereñok prestatutako menua. 
   Hau izan da:


 Guk ez genituen zapore mingotsa eta garratza ezagutzen.

 Bai sorpresa itzela pomeloa ahoan sartu genuenean!






Dena den, esperientzia gustatu zaigu, eta oso ondo pasatu dugu.

2023-04-20


Aurten Argitxok 121 urte bete ditu eta bere urtebetezea ospatzeko Haur Hezkuntzako haur guztiak gonbidatu ditu merendola bikain batera.  

Eskerrak eman nahi dizkiegu eskolara merendola prestatzera hurbildu zineten familiei eta IGE-AMPAri festa honetan parte hartzeagatik. 


ZORIONAK ARGITXO!







2023-03-29

ELIKAGAIAK 5 URTE

 Elikagaiak lantzen ari gara eta gure gorputza osasuntsu egiteko hartu behar diren elikagaien pirámidea ospatu dugu.

Lan polita izan da eta zuekin partekatu nahi dugu 

Lagungarria izatea espero dugu. 









2023-03-22

Gaur, 4 eta 5 urteko haurrak elkarrekin lanean eta jolasean aritu dira. 

Adinak nahastea aberasgarria da, lagun berriak egiteaz aparte denek ikaskide berriengandik ikasten baitute. 








2023-03-10

Martxoak 8

 KANPAZARREKO TXIKIENAK ERE EMAKUMEEN ALDE!!!

2 urteko umeek martxoak 8 eguna morez koloreztatu dute: marrazkiak, gometsak, puxikak....

Aurrera doaz gelditu gabe!