2023-12-07
2023-12-04
EUSKARAREN EGUNA
Ostiralean 2 eta 3 urteko umeek ustekabe atsegina izan zuten, Bego Caballero eskolara etorri eta "Txakurkumeak" ipuina kontatu baitzien.
Begok, jubilatua egon arren, ez du magia galdu eta umeak liluratu zituen lehenengo mementotik.
Mila esker馃挄馃挄
2023-12-03
Duela 13 urte...
Duela 13 urte blogak argitaratu nituenean, nire asmoa (oraingoa bezala) familiei eta beste hezkuntza komunitateei gure eskolarekin zubi bat eskeintzea izan zen. Zubi horri esker eskolaren bizitzara hurbiltzeko aukera bikaina legoke eta bai nik bai beste pertsona batzuek sortutako jarduerak umeekin egin litezke.
13 urte hauetan garaiak erabat aldatu dira, komunikabide mota asko ditugu eta blogak agian zahartu dira, baina oraindik mantenduko ditut hor dagoen materiala oraindik erabilgarria delako.
Jakin ez dakit zenbat denbora gehiago hauen ardura izango dudan, baina bihotzez esan behar dizuet zuen bisitengatik eta laguntzagatik...
MILA ESKER
2023-12-01
2 urtekoen abestiak
Hiruhileko honetan Spotifyren zerrenda batean landutako abestien bilduma egin dugu. Plataforma hau aukeratu dugu oso ohikoa delako eta erregistroa doan delako .
Ez ahaztu Spotifyn gu jarraitzea. Eskerrik asko.
Hemos hecho una recopilaci贸n de las canciones trabajadas durante este trimestre en una lista de Spotify. Hemos elegido esta plataforma porque es muy habitual y porque su registro es gratuito.
No olvid茅is seguirnos en Spotify. Gracias
2023-11-18
ARIMEN GAUA
Gau Beltza hurbiltzen zenez, bost urteko ikasleok gure beldurrak landu genituen: identifikatzen, margozten, nola uxatu ikasten… oso gustora ibili ginen ipuinak, olerkiak, hitz magikoak, abestiak eta dantzak ikasten.
Amaieran eskolan gau beltza ospatu genuen gure beldurrei agur esanez eta lurperatuz.
2023-11-05
23-24KO EGOKITZAPENA
Gure seme-alabak eskolan lehen aldiz uzten ditugunean, milaka zalantzek inbaditzen gaituzte: negar egingo du?, jolastuko da?, noren eskutan utzi ditugu? Oso ondo dakit nik neuk izan nituelako. Horregatik, bideo txiki honetan gure egunerokotasunaren zertzelada txiki bat transmititzen saiatu gara, non negarrek irribarreei eta jolasei bide eman dieten.
Zuen gustukoa izango delakoan
Cuando dejamos a nuestras hijas e hijos por primera vez en la escuela, miles de dudas nos invaden: ¿llorar谩?, ¿jugar谩?, ¿en manos de qui茅n los hemos dejado?. Lo s茅 muy bien porque yo misma las tuve. Por eso, en este peque帽o v铆deo hemos intentado transmitiros una peque帽a pincelada de nuestro d铆a a d铆a, en el que los llantos han dado paso a sonrisas y juegos.
Espero que os guste
2023-05-20
IGELA
2 urteko gelan "animaliak" gaia lantzen hasi gara eta olerkiak, ipuinak eta kantak lantzen hasi gara.
Hona hemen neska batzuk, artista handiak izango direnak.
.jpg)





