2 urteko gelan "Frutak" gaia lantzen hasi gara eta bi olerki txiki hauek ikasi dituzte.
Primeran, Maider eta Enzo!
2 urteko gelan "Frutak" gaia lantzen hasi gara eta bi olerki txiki hauek ikasi dituzte.
Primeran, Maider eta Enzo!
Ostiralean 2 eta 3 urteko umeek ustekabe atsegina izan zuten, Bego Caballero eskolara etorri eta "Txakurkumeak" ipuina kontatu baitzien.
Begok, jubilatua egon arren, ez du magia galdu eta umeak liluratu zituen lehenengo mementotik.
Mila esker💕💕
Duela 13 urte blogak argitaratu nituenean, nire asmoa (oraingoa bezala) familiei eta beste hezkuntza komunitateei gure eskolarekin zubi bat eskeintzea izan zen. Zubi horri esker eskolaren bizitzara hurbiltzeko aukera bikaina legoke eta bai nik bai beste pertsona batzuek sortutako jarduerak umeekin egin litezke.
13 urte hauetan garaiak erabat aldatu dira, komunikabide mota asko ditugu eta blogak agian zahartu dira, baina oraindik mantenduko ditut hor dagoen materiala oraindik erabilgarria delako.
Jakin ez dakit zenbat denbora gehiago hauen ardura izango dudan, baina bihotzez esan behar dizuet zuen bisitengatik eta laguntzagatik...
MILA ESKER