Bigarren hiruhilabetean natura ezagutzen egongo gara. Ume bakoitzak bere gelan belarra landatu du eta hiru gelen artean, pasabidean, ortu txikitxo bat prestatu dugu hainbat barazki eta fruta landatuz: uhaza, tomateak, marrubiak, eta indabak.
2021-05-26
2021-03-28
LANBIDEEK EZ DUTE SEXURIK!
Azken hilabete honetan 5 urteko umeok lanbide desberdinak, haien lanabesak, jantziak eta lantokiak ikasi ditugu. Konturatu gara guztiak oso garrantzitsuak direla eta ogibideek ez dutela sexurik.
Hori egiaztatzeko lau emakume berezien bizitza ezagutu dugu: Frida Kahlo, Valentina Tereshkova, Edurne Pasaban eta Margarita Salas. Haien lorpen profesionalak ezagutzea gustatu zaigu baina horretaz aparte, emakume hauengandik elkarbizitzarako balio asko ikasi ditugu: pazientzia, esfortzua, adorea, taldeko lana...
Gure mirespena adierazteko lau hormirudi egin ditugu kooperatibo eran. Ikusi nahi dituzue? Zuen gustukoak izatea espero dugu!
2021-02-26
EUSKAL MITOLOGIA
Lehengo hiruhilekoan 5 urteko umeek Mitologia landu zuten. Gaia bera oso motibagarria da, misterioak eta beldurrak elkartzen direnean gure barnean sortarazten dituzten emozioengatik.
Behean ikus dezakezuen ekoizpena oso ikusgarria dela badakit, baina bere atzean tutoreak egindako lana goraipatu nahi dut, klasean egindako lana egon ezean nire lana ezinezkoa litzetekeelako.
Azkenik, protagonistak goretsi nahi ditut, beren zirrara transmititu didaten eragatik eta gure esfortsua merezi duela sentiarazteagatik.
2020-12-18
Olentzero eta Mari Domingirentzako gutunak prest!
KANPOAN HOTZ
BARRUAN BERO
HEMEN DAGO
GURE OLENTZERO!
2020-12-10
EUSKERAREN EGUNA
Abenduaren 3an, bai gelan bai patioan, EUSKARAREN EGUNA ospatu dugu gure eskolakideekin.
Gelan, lelo hau asmatu dugu:
Hori beteko dugula hitzeman dugu eta gure konpromisoa ez ahazteko eta euskara non erabiliko dugun gogoratzeko , leloa apaintzeaz aparte, marrazkiak egin ditugu.
Patioan, abesti pare bat eskaini diegu gure lagunei eta gero, denok batera, "Ahobizi, belarriprest" kantatu eta dantzatu dugu. Primeran pasatu dugu!
2020-12-06
EUSKARALDIA
GEHIAGO,
GEHIAGOREKIN,
GEHIAGOTAN.
Aste honetan zehar Euskaraldia ospatzen buru belarri egon gara, hona hemen gure Euskaraldiko argazki batzuk.














































