BISITA GAITZAZU: www.kanpazar.net

2023-02-11

Agate Deuna

 Otsailaren 3an Agate Deuna ospatu genuen eskolan eta Haur Hezkuntzako umeek hainbat ekintza  eta elkarrekintza ezberdin egin zituzten.

5 urteko umeak Agate Deunaren postala marraztu zuten.


Ondoren, 4 urteko umeei Agate Deunaren ospakizuna zertan datza kontatu zieten.


HH4ko umeak primeran abestu zuten Agate Deunaren abestia.


Amaitzeko, eskolako ikaslerik txikienak, 2 urteko umeak, 5 urteko haurrei Agate Deuna  abestu zieten. Ikusi nahi baduzue egin klik hurrengo estekan:








  

2023-01-08

Olentzero eta Mari Domingirentzako gutuna HH5

 Pasa den egunean 5 urteko haurrek Olentzerori eta Mari Domingiri gutuna idatzi zuten LH5.mailako umeen laguntzarekin. 

Momentu oso politak eta goxoak bizi zituzten eta garrantzitsuena  lagun berriak ezagutu zituzten. 


Olentzero eta Mari Domingirentzako gutunaren bideoa



2022-12-09

 Haur Hezkuntzan, Azaroaren 25an, Genero Indarkeriaren Kontrako Eguna ospatu genuen.

 Aste osoan zehar gure haurrek jo ta ke entsaiatzen  egon dira eta hurrengo bideoan ikusi ahal duzuenez lan bikaina egin dute. 


"Aho batez, ez da ez!" 




2022-11-29

 Haur Hezkuntzan, Azaroaren 25an, Genero Indarkeriaren Kontrako Eguna ospatu genuen.

 Aste osoan zehar gure haurrek buru belarri lan egiten egon dira eta hurrengo bideoan ikusi ahal duzuenez lan bikaina egin dute. 


"Aho batez, ez da ez!" 





2022-11-18

EUSKARALDIA

Gaur Argitxok 4 eta 5 urteko haurreei Euskaraldia badatorrela abisatzeko mezu bat utzi digu.

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra emozioz, gogoz eta arduraz biziko dugu Euskaraldia. 

Belarripestok eta Ahobiziok elkarrekin lan egingo dugu Kanpazar Eskola eta Portugaleteko kaleak euskaraz betetzeko.


HITZEZ EGITEKO GARAIA HELDU DA!








Euskaraldiaren abestia zuen seme-alabekin abestu dezazuten partekatzen dizuegu.







2022-06-30

 2021-2022 ikasturtea bukatu da. Zorionez, kurtso bukaeran, pandemiaren egoera hobetu da eta elkarrekin hainbat ekintza burutu ahal izan ditugu. 

Gure azkenengo astean hainbat ekintzetan parte hartu dugu: Elai Alai taldearekin euskal dantzak, Herri kirolak, 6. mailako ikasleen agurra, Haur Hezkuntzako merendola eta disko festa! 

Eskerrak eman nahi dizkiegu merendola prestatzera etorri ziren pertsonei. 


Uda ona pasa!