BISITA GAITZAZU: www.kanpazar.net

2013-02-22

Banana jauna


Dakizuenez Kanpazar eskola Agenda 21 proiektuan murgilduta dago eta ikasturte honetan zehar elikadura jasangarria landuko dugu. 3 urteko umeek frutaren garrantziaz jabetzeko, bisita atsegina izan zuten. Banana jauna bera etorri zen eta guztiontzako bananak ekarri zituen. Datorren astean beste bisita bat izango dugu, baina nor izango ote da? Momentuz Banana jaunarekiko argazkiak, leloa eta abestia uzten dizkizuet eta amaitzeko zuen baimena eskatzen dizuet mezu hau uzteko. Gentza, eskerrik asko laguntzagatik, zu eta zure anaia seme bikainak zarete.

BANANA, LARANJA,
SAGARRA ETA MADARI,
OSASUNTSU EGOTEKO 
FRUTA UGARI



Este año trabajamos la alimentación sostenible en el proyecto de Agenda 21. Los niños y niñas de 3 años recibieron la visita sorpresa de Banana jauna, que nos habló de la importancia de la fruta y nos trajo plátanos para todos. Arriba os dejo el eslogan que vamos a trabajar. La semana próxima tendremos otra visita. ¿Quién será? Sorpresa.

2013-02-03

SOMETHING TO REMEMBER

 Because we can't forget what the base of daily coexistence is.





That's the main and the only classroom rule. 

2013-01-29

Munduko umeak

Lehengo hiruhilekoan 5 urteko umeok Lur planearen kontinenteak landu ditugu. Kontinente bakoitzeko herrialde bana ezagutu eta horko ohiturak, etxeak, elikagaiak, hizkuntza, animaliak eta abar ikasi egin ditugu.
Hori ez ezik, munduan zehar gu bezalako umeak aurkitu ditugu.




Durante el primer trimestre,  en 5 años hemos trabajado los continentes, estudiando un país de cada uno, alimentos típicos, idioma, tipos de vivienda, animales, costumbres....
Además hemos encontrado niños y niñas como nosotros.


2013-01-25

Senegaleko danborra

Jostailu eta jolasen gaia lantzen ari garela aprobetxatuz,  birziklatzeko materiala erabili dugu bakoitzak bere  jostailua egiteko (Senegaleko danborra).

Horrelakoren bat egin nahi baduzue hurrengo materiala beharko duzue:

- Gaztatxo kutxa bat (kartoizkoa)
- Egurrezko makilatxoa
- Soka zati bat
- Egurrezko bi bolatxo
- Lekeda
- Zeloa
- Koloretako itsasteko zinta
- Apaintzeko bi marrazki
- Errotulkiak
- Artaziak


Egiteko pauso hauek jarraitu behar dituzue:

 1.- Gaztatxo kutxan hiru arraildura egin,  batean makiltxoa eta
 beste bietan soka sartzeko eta gero zeloarekin ondo itsatsi,  ez mugitzeko.







2.- Behin soka kokatu ondoren bi muturretan egurrezko
 bolatxoak ipini korapilo baten bidez. Geroago, kutxa 
itxi estalkiarekin.






3.- Kutxa ondo itxita  eta apainduta geratzeko ingurutik koloretako itsasteko zinta ipini.






4.- Danborra apaintzeko marrazkiak ondo margotu, moztu eta itsatsi bi aldeetan. 



5.- Makilan izena idatzi eta... amaituta dago!

                                 








ORAIN... 


 GUZTIOK  


 DANBORRA   JOTZERA  !



























TXIN TXIN TXIN TXINAN NAGO NI

TXINATARREN MODUAN JANTZITA TXINARI AGUR ESATEN DIOGU

2013-01-22

TAI -TXIA PRAKTIKATZEN







                   4 URTEKO UMEAK TXINATIK IBILI DIRA  MOLIREN ESKUTIK 
   
                                   ETA  TAI-TXIA   IZUGARRI GUSTATU ZAIE







         

2013-01-18